Gure proiektuko kide diren, Indumetal Recycling, gailu elektriko eta elektroniko hondakinak birziklatzen dituen enpresa bat, eta Recyclia, produktu elektronikoak, bateriak eta lanparak birziklatzen dituen ingurumen-plataforma bat, ekonomia zirkularra praktikan jartzen ari dira, Getxon (Euskal Herria, Espainia) erakustaldi (pilotu) baten bitartez. Ekintza hau, 2020ko urritik 2021eko irailera bitartean burutuko da, Getxoko Udalarekin, herriko dendekin eta eskolekin elkarlanean.

Pilotuaren helburua interesdun guztien artean ekonomia zirkularreko irtenbideak sortzea da, baita herritarrak gailuen berrerabiltzean eta birziklapenean inplikatzea eta kontsumo iraunkorra sustatzea ere.

Gainera, jadanik erabiltzen ez diren produktu elektronikoen biltze tasa handitzeko, garatu berri den lankidetza-sistema berri bat probatuko da, zeinen helburua herritarrak gailu hauek berrerabiltzera eta birziklatzera animatzea den.

Edukiontzi adimendutara gailu elektroniko txikiak botatzen dituzten herritarrek eko-kredituak irabaziko dituzte. Eko-kredituak deskontuengatik edo bestelako abantaila batzuengatik trukatu ahal izango dira ekimen honetan parte hartzen duten herriko dendetan. Bestalde, eko-kreditu hauek Getxon zuhaitz gehiago landatzeko ere eman ahal izango dira.

Proiektuan Getxoko eskoletako ikasleek ere parte hartuko dute, ekonomia zirkularrari buruzko kontzientzia areagotzeko. Hala, lehiaketa bat antolatuko da, ikasleek ekonomia zirkularrean eta mundu jasangarriago baten eraikuntzan zeregin aktiboa izan dezaten.

Recyclia-ri buruzko informazio gehiago hemen: www.recyclia.es

Indumetal Recycling-i buruko informazio gehiago hemen: www.indumetal.com

This project has received funding from the European Union’s Horizon 2020 research and innovation programme under grant agreement No 776503. The views and opinions expressed in this website are purely those of the writers and may not in any circumstances be regarded as stating an official position of the European Commission.